XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otoitzaren egunerokoa 99 Salmoa

Jauretxera sartzen direnen poza

Ber-erosiei garaipen-goratzarrea abestarazten die Jaunak (S. Atanasio).

Salmo-aurretik eta salmo-barruan tarteka egunari dagokion antifona esaten da.

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,/ Jaunari serbitzu alai egiozue,/ Aren aurrera pozez oiuka sar zaitezte.

Jakizue Jauna dela Jainko,/ Berak egin gaitu, Berarenak gera,/ Beraren erri eta larreko artalde.

Sar zaitezte ateetatik eskerrak emanez,/ Aren atarietan goratzarreka,/ eman eskerrak, bedeinka Aren izena.

Onbera bait da Jauna,/ Aren maitasuna betidaiño,/ Aren leialtasuna mendeen mendetaraiño.

Aintza Aitari, eta Semeari,/ eta Espiritu Santuari /.

Asieran zen bezala, orain eta beti,/ gizaldi eta gizaldietan.

Amen.

66 Salmoa Jainkoa goresteko deia

Jakin ezazue, atzerritarrei bidaltzen diela Jainkoak bere salbamena (Ap Eg 28, 28).

Salmo-aurretik eta salmo-barruan tarteka egunari dagokion antifona esaten da.

Erruki bekigu Jainkoa, bedeinka gaitzala,/ ager dezaigula aurpegi alaia;/ ezagutu dezaten lurrean zure bidea,/ erri guztietan Zugandiko salbamena.

Ene Jainko, ospa zaitzate erriek,/ ospa zaitzate erri guztiek.